Jokinek arreta gabezia edota hiperaktibitatea (AGHA) du. Arreta gabeziarekin zerikusia duen gaixotasun bat da, zein hiperaktibitatearekin batera agertu daitekeen edo ez. Gaixotasun kronikoa da, hots, gaixotasun hau pairatzen duen pertsonak gaixotasun hau pairatuko du bere bizitza osoan zehar. Hala ere, tratamendu egokia erabiliz gero bizimodu normala eraman dezake bai sozialki, bai akademikoki, bai bere bizitzako gainontzeko alorretan ere. Arreta gabezia eta/edo hiperkatibitatea hiru sintoma nagusik ezaugarritzen dute:
1. ARRETA GABEZIA
1. KONBINATUA: arreta gabeziaren sintomez gain, hiperaktibtate-inpultsibitate sintomak dituenean.
2. ARRETA GABEZIA: arreta gabeziaren sintomak dituenean, baina ez ordea hiperaktibitate-inpultsibitateari dagozkionak.
3. HIPERAKTIBITATE-INPULTSIBITATEA: hiperaktibitate-inpulsibitatearen sintomak dituenean, baina ez ordea arreta gabeziari dagozkionak.
1. ARRETA GABEZIA
- arreta erraztasunez galtzea
- kontzentratzeko zailtasuna
- ekintza konkretu batean denbora luze batez arreta mantentzeko ezintasuna
- entzuten ez duenaren itxura
- etxeko lanak egiteko zailtasuna
- jolasean aritzeko zailtasunak
- objektuak maiztasunez galtzea
- aginduak jarraitzeko zailtasunak
- gehiegizko mugimendu irrazionalak
- aulkian eserita dagoela hankak mugitzea edota bertatik altxatzea
- lasterka edo jauzi egitea momentu desegokietan
- gehiegizko hitz egitea
- gauzak pentsatu gabe egitea
- autokontrol eza
- inpultsuak berehala asetzeko beharra
- ekintzak edo elkarrizketak behin eta berriz etetea
- txanda mantentzeko zailtasuna
1. KONBINATUA: arreta gabeziaren sintomez gain, hiperaktibtate-inpultsibitate sintomak dituenean.
2. ARRETA GABEZIA: arreta gabeziaren sintomak dituenean, baina ez ordea hiperaktibitate-inpultsibitateari dagozkionak.
3. HIPERAKTIBITATE-INPULTSIBITATEA: hiperaktibitate-inpulsibitatearen sintomak dituenean, baina ez ordea arreta gabeziari dagozkionak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario