lunes, 25 de enero de 2010

JARRERA TAULA

Arreta gabezia edota hiperaktibitatea pairatzen duten haurrengan oso garrantzitsua da ohiturak sortzea. Ondorengo teknika hau ohitura egokiak hartzeko erabili daiteke.



  • Kartulinazko taula batean jarrera konkretu batzuk jarriko ditugu. Adibidez: txandak errespetatu ditut, isilik egon naiz, ikaskideak errespetatu ditut...
  • Klasearen amaieran ikasleek euren jarrera baloratuko dute gomets ezberdinen bitartez:
Gomets berdea: bete diren jarrerak
Gomets gorria: bete ez diren jarrerak
  • Denborak aurrera egin ahala gomets berdeak ugarituz joango dira eta gorriak desagertuz. Jarrera egokiak bereganatu dituztenean emango zaio amaiera jarduerari.

viernes, 22 de enero de 2010

MUSIKOTERAPIA

"La musicoterapia
es el uso dosificado
de la música
en el tratamiento,
la rehabilitación,
la educación,
la reeducación
y el adiestramiento
de adultos y niños
que padezcan
trastornos físicos,
mentales
y emocionales"

Juliette Alvin

jueves, 21 de enero de 2010

JOLASAK 2

Hona hemen lasaigarri gisa funtzionatzen duten zenbait jolas!

  • Partxisa
  • "Tres en raya"
  • Puzzleak
  • Ikusi makusi zer ikusi
  • Karta jokoak
  • Laberintoak
  • Eraikitzeko jolasak
  • Arnasketa ariketak
  • Musika entzunaldiak

martes, 12 de enero de 2010

ELKARRIZKETA 2

Esku-hartze kausala edo esku-hartze farmakologikoa?
Hauen artean Guiomar Mendizabal irakasle eta pedagogoak argi dauka: esku-hartze kausala. Ikus ezazue hem
en bere aukeraren zergatia.

lunes, 11 de enero de 2010

TEKNIKA: ASTEKO PROTAGONISTA


Astero ikasle bat izango da protagonista. Aste horretan gainontzeko ikasleek ikasle horren ezaugarri positiboak jarriko dituzte kartulina batean: datuak, argazkiak, anekdotak... Horrela, ikasle horren autoestimua igotzea eta autokontzeptua aldatzea lortuko da.

viernes, 8 de enero de 2010

HIPERAKTIBITATEA eta MUSIKA


Hiperaktibitatea pairatzen duten haurrentzat, musika oso onuragarria izan daiteke honen tratamendu gisa. Hona hemen, besteak beste, arrazoietako batzuk:



  • Instrumentu musikalak erabiltzeak arreta eskatu eta plazerra ematen duen prozesu kreatiboa da.
  • Hiperaktibitatea duten haurrei, berria denak zirrara sortzen die.
  • 0-2 urte bitarteko haurrek entzumenezko estimuluen aurrean duten erreakzio maila oso altua da.
  • Musikak hizkuntzaren garapenean laguntzen du (abestiekin...).
  • Estimulazio musikalaren ondorioz, barneko mundua kanpoko munduarekin kontaktuan jartzen da sentsazio fisiko (bibrazioak), psikiko (sentimenduak), bisual (musika idatzia edota instrumentuak) eta entzumenezko sentsazioen (melodiak) bitartez.
  • Musikak familia eta eskola giroa hobetzen laguntzen du, hiperaktibitatea duten haurren integrazioa erraztuz.
  • Musikaren bitartez antsietatea murriztu daiteke eta arnasketa orekatuago bat erdietsi.
  • Musikak arreta eta memoria lantzen laguntzen du.
  • Autonomia garatzen da musikaren bitartez.

jueves, 7 de enero de 2010

LIBURUAK 2

"EL NIÑO CO TRASTORNO POR DEFICIT DE ATENCIÓN Y/O HIPERACTIVIDAD"

Gurasoei zuzenduta. Seme-alabekin nola jokatu eta hauekiko jarrera egokia izateko gomendio eta orientabide lagungarriak eskaintzen ditu liburu honek.


"TDA: CONTROLANDO LA HIPERACTIVIDAD"

Gaixotaun hau pairatzen duten pertsona heldu zein umeen bizi esperientziak jasotzen dira hemen. Baita gaixo hauen medikuek eginiko diagnostikoa eta emandako trtamendua eta hauen emaitzak. Guzti hau gaixotasun hau pairatu duten bi medikuren eskutik.


"HIPERACTIVO, IMPULSIVO, DISTRAIDO: ¿ME CONOCES?"

Guraso, irakasle eta profesionalei zuzenduta. TDHA duten haurrak ezagutu, ulertu eta tratatzeko gomendioak biltzen ditu liburu honek.

martes, 5 de enero de 2010

JOLASAK 1

Jolas hauek lagungarriak dira arreta lantzeko. Beti ere haurrari pausuak eta jolasaren nondik eta norakoak azalduz jolasten ari den bitartean, arestian aipatutako gaitasunak hobeto barneratu ditzan.

  • Diskriminazio bisuala eskatzen duten ariketak
  • Arrazonatze berbala
  • Arrazonatze logikoa
  • Esaldiak osatzea
  • Sinonimo eta antonimoak
  • Asmakizunak
  • Serieak jarraitzea
  • Bereizitasunak bilatzea
  • ...

lunes, 4 de enero de 2010

DORTOKAREN TEKNIKA

Tentsiozko egoeretarako baliagarria. Ikaslea dortokarekin identifikatzean datza. Dortokak badu berezitasun bat: arazo bat sortzen denean, bere oskolean sartzen da konponbidea bilatzeko.

1. Umeak dortokaren posizioa hartu: besoak gorputzean itsatsita eta okotsa paparraren kontra jarrita.


2. Lasaitzeko 10era arte zenbatu.

3. Egindakoaz jabetu.

4. Konponbidea bilatu.

sábado, 2 de enero de 2010

MITOAK

- AGHA ez da existitzen, zailtasunak dituzten haurrak etiketatzeko erabiltzen da.
Duela 50 urte onartu zen AGHA gaixotasun bat dela.

- Gaixotasun arina da denborarekin desagertzen dena.
%30-70 kasuetan AGHAk nagusitan oraindik dirau.

-
Hiperaktibitatea izan ezean, haur batek ezin dezake AGHA izan.
Nahiz eta orokorrean AGHA hiperaktibitearekin edota inpultsibitatearekin agertu, ohikoena arreta ezaren sintomak edukitzea da.

- AGHAk soilik gizonezkoei eragiten die.
Gizonezkoengan eragina izatea 4 aldiz probableagoa den arren, emakumeei ere eragiten die.

- AGHA gurasoen heziketa txarraren ondorio da.
Heziketa txarrak gaixotasuna larritu dezake, baina ez da gaixotasunaren iturburua.

- AGHA gaur egungo bizimoduaren ondorio da, lehenago ez baitzen existitzen.
Egia da gaur egungo bizimoduak (bizimodu azkarra, exijentzia maila altua...) gaixotasun hau indartu dezakeela, baina ez da gaixotasun berria, 1902an detektatu baitzen lehenengoz.