viernes, 8 de enero de 2010

HIPERAKTIBITATEA eta MUSIKA


Hiperaktibitatea pairatzen duten haurrentzat, musika oso onuragarria izan daiteke honen tratamendu gisa. Hona hemen, besteak beste, arrazoietako batzuk:



  • Instrumentu musikalak erabiltzeak arreta eskatu eta plazerra ematen duen prozesu kreatiboa da.
  • Hiperaktibitatea duten haurrei, berria denak zirrara sortzen die.
  • 0-2 urte bitarteko haurrek entzumenezko estimuluen aurrean duten erreakzio maila oso altua da.
  • Musikak hizkuntzaren garapenean laguntzen du (abestiekin...).
  • Estimulazio musikalaren ondorioz, barneko mundua kanpoko munduarekin kontaktuan jartzen da sentsazio fisiko (bibrazioak), psikiko (sentimenduak), bisual (musika idatzia edota instrumentuak) eta entzumenezko sentsazioen (melodiak) bitartez.
  • Musikak familia eta eskola giroa hobetzen laguntzen du, hiperaktibitatea duten haurren integrazioa erraztuz.
  • Musikaren bitartez antsietatea murriztu daiteke eta arnasketa orekatuago bat erdietsi.
  • Musikak arreta eta memoria lantzen laguntzen du.
  • Autonomia garatzen da musikaren bitartez.

No hay comentarios: