lunes, 25 de enero de 2010

JARRERA TAULA

Arreta gabezia edota hiperaktibitatea pairatzen duten haurrengan oso garrantzitsua da ohiturak sortzea. Ondorengo teknika hau ohitura egokiak hartzeko erabili daiteke.



  • Kartulinazko taula batean jarrera konkretu batzuk jarriko ditugu. Adibidez: txandak errespetatu ditut, isilik egon naiz, ikaskideak errespetatu ditut...
  • Klasearen amaieran ikasleek euren jarrera baloratuko dute gomets ezberdinen bitartez:
Gomets berdea: bete diren jarrerak
Gomets gorria: bete ez diren jarrerak
  • Denborak aurrera egin ahala gomets berdeak ugarituz joango dira eta gorriak desagertuz. Jarrera egokiak bereganatu dituztenean emango zaio amaiera jarduerari.

1 comentario:

Eider Lezameta dijo...

Ene Nagore!
Zenbat gauza berri ikasten ditudan zure blog-ri esker!
Eskerrik asko bihotza!