Arreta gabezia edota hiperaktibitatea pairatzen duten haurrengan oso garrantzitsua da ohiturak sortzea. Ondorengo teknika hau ohitura egokiak hartzeko erabili daiteke.
- Kartulinazko taula batean jarrera konkretu batzuk jarriko ditugu. Adibidez: txandak errespetatu ditut, isilik egon naiz, ikaskideak errespetatu ditut...
- Klasearen amaieran ikasleek euren jarrera baloratuko dute gomets ezberdinen bitartez:
Gomets berdea: bete diren jarrerak
Gomets gorria: bete ez diren jarrerak
Gomets gorria: bete ez diren jarrerak
- Denborak aurrera egin ahala gomets berdeak ugarituz joango dira eta gorriak desagertuz. Jarrera egokiak bereganatu dituztenean emango zaio amaiera jarduerari.
1 comentario:
Ene Nagore!
Zenbat gauza berri ikasten ditudan zure blog-ri esker!
Eskerrik asko bihotza!
Publicar un comentario