lunes, 30 de noviembre de 2009

IRAKASLEENTZAKO GOMENDIOAK

Miren Jokinen irakaslea da. Hasieran ez zekien nola jokatu, zer egin, nola lagundu zezakeen Jokin. Baina, denborarekin eta informazioa jasoz ikasi egin du, eta gaur egun badaki Jokinen moduko ikasleak ulertzen eta tratatzen.

Ez da erraza arrotza zaigun egoera batera denbora mugatu batean egokitzea. Horregatik uste dut gomendio hauek lagungarriak egingo zaizkiola ikasgelan arreta gabezia edota hiperaktibitatea duen haur bat duen edozein irakasleri:

  1. Eduki ezazu zure ondoan
  2. Ados ezazu keinuzko lengoaia bat zure ikaslearekin, zerbaitetaz ohartarazi behar duzunerako.
  3. Saia zaitez berari begiratzen zerbait azaltzen edo jarraibideak ematen ari zarenean
  4. Tarteka eska iezaiozu zuk emandako azalpena errepikatzeko, bakarka, emandako informazioaz jabetu dela ziurtatzeko.
  5. Azal iezaizou ariketen jarraibideetan azaltzen den hiztegia.
  6. Azal iezazkiozu lantzen ari zareten gaiaren alderdi garrantzitsuenak.
  7. Azpimarratzera bultzatu.
  8. Lanak zati txikitan eman eta denbora-tarte txikitan eskatu.
  9. Oso maiz berrikusi lanak.
  10. Ondo egiten duena errefortzu gisa erabili eta ez azpimarratu akatsak.
  11. Jarduera bisualak eta dinamikoak proposatu.
  12. Zorrotzegia izanda ez da hiperaktibitatea ezabatzen; aitzitik, zorroztasunak desmotibatu egiten ditu eta porrot sentsazioa areagotu.
  13. Hizkera argi eta zehatza erabili.
  14. Zigorrak gatazkarik gabeko uneetan ezarri.
  15. Ez kritikatu jende aurrean ezta nabarmen utzi ere. Aktsak bakarka hitz egin berarekin eta irtenbideak proposatu.
  16. Saia zaitez gertu zaituela sentiarazten. Zeu zara haren gidaria ikastetxean; gogora iezaiozu bertan izango zaituela behar bazaitu.

Web orrialde honetan aurki ditzakegu irakasleontzat lagungarriak izan daitezkeen gomendio, informazio, datu... ugari.

1 comentario:

June Egileor Garai dijo...

Ez da erraza izaten ezagutzen ez dugun egoera batera moldatzea. Baina horretarako, esfortzu handia egin behar da, informazioa jaso, galdetu, aztertu... Eta nire ustez oso interesgarriak dira aipatu dituzun puntu guzti horiek. Erreferentzia puntu bat izateak erraztasuna ematen baitigu.